XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Untzi Karabela desegiteko indar ahaldunak non zituen orain gordeak hain bare eta mantso zagerien itsaso otsanak?.

Non zituen gordeak bere furiak eta olatu kupidagabeak, o, Nabiganteen Itsas Handia...!.

Top Kapitainaren tripulazioa ezer gabe aurkitzen zen Irlan, Karabelako traste guztiak galduta, non animalia handi baten deiaz bezala erakarriak sentitzen ziren.

Horregatik, ordenatu zuen Topek ohi zuen finkotasunez: - Aurrera mutilak, irla gurea duk!.

Zapaltzen ari ziren hondartza atzean utzi ahala, zeruraino luzatzen ziren Zuhaitz Tantaien artetik zuzendu zituzten pausuak, Top Kapitainak bidenabar, gainean zeraman eskumuturreko Erlojua kontsultatzen zuelarik: Zazpi ordu, berrogei minutu, hamabi segundu.

Bapatean, hosto giganteen buruetan, garrasi alimalia entzun zuten irteten.

Gehiago ez.

Gero, hosto altu luzeska batzuen zapladak.